argia.eus
INPRIMATU
Asteko adierazpenak
2010ko urriaren 12a

Pedro Elosegi Gasteizko Folklore Akademiako zuzendariak Euskonews & Median: "Hasieran, jendeari kostatu egiten zitzaion dantzatzea. Orain, gero eta gutxiago gertatzen da hori. Izan ere, lehen, trikitixa- edo aurresku-txapelketetako dantzari ia perfektuen eredua zen nagusi, eta, ondorioz, dantzan ez zekitenak beldurtu egiten ziren. Baina hori ez dugu eredutzat hartu behar; bakoitzak nahi duen bezala aritu behar du. Aihotz plazaren babespean, gehiago ausartzen gara, nonbait. Handik ez da igarotzen jende asko, nahiko ezkutuan dago... Bertan, errazagoa da gainerakoen aurrean biluztea, txoko babes horretan ez baitzaitu ia inork ikusten, eta, azkenean, gutxiago kostatzen zaizu dantzan hastea".