Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kontalaria egitasmoa jarri du martxan, leku publikoetan euskararen erabilera indartzeko asmoz. Espazio ludikoa duen kamioi bat ibiliko da astebururo herririk herri, eta bertaratzen direnek ipuineko zati bat osatuko dute. Guztira hogei herritatik igaroko da kamioia: Bilbo, Irun, Donostia, Deba, Tolosa, Beasain, Eibar, Durango, Arrasate, Oñati, Gasteiz, Laudio, Galdakao, Barakaldo, Getxo, Bermeo, Mungia, Gernika, Lekeitio eta Zarautz.