Historiako altxorren azoka

  • Sorreratik inguruko herririk handiena izan denak badauka bere xarma. Elkargunea izaten da saltsa askotarako, hartu-emanetarako, azoketarako... Durango horrelakoa izan da sorreratik, XII. mendetik. Asko handitu den arren, ez ditu galdu bere historiako altxorrik ederrenak.
Durango
Sapuherri izena ere eman zaio inoiz Durangori, ez dago oso argi zergatik. Teoria asko daude horretaz. Urak garrantzia handia dauka Durangon (Ur-hango), Ibaizabal eta Mañaria ibaiez gain lur azpiko errekak dituelako. Herrian entzuten den beste kontu bat zera da: balitekeela, egun euritsu batean, Santa Anako arku berezi haren alboan, apoak zerutik jausi izana, euriaren antzera.
Santa Anako arkua aipatu dugu, herriko ikonoetako bat delako. Asteon hasiko diren San Fausto jaietan, arku horren gainera igoko dira Durangoko jaietako pertsonaiak: Patxikotxu eta Pantxika. Leku ona da herriko saltsa guztiak ondo zaintzeko.

Zaila ematen du Durango harresiz inguratutako herrixka moduan irudikatzeak, baina horrelakoa zen hasieran. Sei ate zeuden Durangora sartzeko, eta gaur egun zutunik geratzen den bakarra Santa Anakoa da. Merkatariak ate horretatik sartzen ziren, eta Santa Anako plazan azoka jartzen zuten. Iaz inguruetan indusketak egin zituzten, eta Erdi Aroko harresiaren zati bat topatu zuten, baita XV. mendekoa izan litekeen Santa Ana eliza zaharraren arrastoak ere. Horrez gain, hilobiak, kanpaiak egiteko moldea eta labea, errekaren lehengo kanalizazioak eta txanponak aurkitu zituzten.

Azoka herri

Azoken inguruan bizia egoten da herrietan, eta Durangon ere horrela izan da. Santa Ana plaza eta Andra Mariko elizpea ziren lehen azoka-guneak eta gaur ere herriko gunerik bizienetakoak dira. Santa Anatik Andra Marira alde zaharreko edozein kaletatik jaitsi daiteke. Andra Mariko elizpea zabal-zabala da, egitura berezikoa, bazterretako zutoinak baino ez baititu zutunik mantentzeko. Horrexegatik bihurtu da hainbeste talderentzat biltzeko leku. Elizpeak azoka asko hartu ditu bere historian. 1937ko martxoaren 31n, Durango bonbardatu zutenean, beste eraikin askoren artean Andra Mariko eliza suntsitu zuten eta elizpean momentu hartan azoka zegoen. Hiru hamarkada geroago, Durangoko Liburu eta Disko Azokak elizpe haren babespean eman zituen lehenengo pausuak.

Tronperri

Durangori eman zaion beste izen bat da Tronperri da. Aditu batzuek diote mendietatik adar bidez etorritako abisuei tronpeta antzerako tresnarekin erantzuten zitzaiela Durangotik. Beste teoria baten arabera, XV. mendean, Durangoko heresiek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zuten adarraren antzeko musika tresna. Durangoko heresiaren historia mamitsua da. Kurutzesantu museoan eduki daiteke beraren berri. Museo hori orain dela gutxi arte kalean egon den Kurutziagako gurutzearen ingurukoa da.

Gurutze misteriotsua da Kurutziaga. Herrian ospea eta garrantzia duen arren, inork ez daki nork egin zuen eta zer helbururekin. Adituek hiru funtzio egotzi izan dizkiote: herriko mugetako bat markatzea, Jesukristo gurtzea eta bekaturen bat ordaintzea. Azken teoria hori inkisizio garaiarekin lotzen dute, Durangoko heresiarekin. Anboto inguruan egiten omen ziren akelarreen ehizan etorri ziren inkisidoreak Durangaldeara. Horrez gain, Frai Alonso Mellakok sortutako talde batek elizan legeak ez zirela behar eta eraldaketa baten premia zegoela esaten zuen, eta heresia leporatu eta zigortu zituzten. Sorgin ehizak Durangaldean 100 pertsona inguru zigortu zituen.

Saltsa herri

Asteon San Faustoetan saltsa ugari egongo da Durangoko kaleetan. Jaien bereizgarri bat “Zezenak dira” izeneko sokamuturra da. Antzinatik, XVII. mendetik datorren ohitura da. Alde zaharreko hainbat txokotatik ibiltzen dira zezenak, eta abesti bat ere badauka sokamuturrak. Saltsazaleak izanagatik edo, durangarren artean kantu egile bat baino gehiago egon da. Hor dago De la Fuente anaien historia. Zilargileak ziren anai horiek, plateruak. XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran ezagun egin ziren bertso-egile, musikari, kantari eta dantzari ibiltzen zirelako. Gaztelatik etorritako mutilzaharrak euskaraz bizi ziren Durangon. Euren bertsoetako batean honakoa kantatzen zuten: “Ez diamante ez perla ez urregoriric / alegrantzija baño ez dago oberic”. Euren omenez hartu du izena herriko kafe antzokiak: Plateruena.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude