Iñaki Arrutik gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "Hainbat pelikulatan ikusi izan dugu New Yorken taxi bat hartzen duen hainbat bezero gidariarekin elkar ulertu ezinik ibiltzen dela, hark, kasu horietan atzerritarra gehienetan, ingelesez ez dakielako. Orain egun batzuk entzun nuen Euskadi Irratiko Mezularia programan antzeko egoerak ere gertatzen ari direla Bartzelonan eta gaztelaniazko edo katalanezko gaitasun-proba bat gainditu beharko dutela taxi-gidariek, taxi-gidari izateko baimena lortu ahal izateko, datorren urtetik aurrera.
Datorren urtean ere, Gipuzkoan mila inguru ‘zinegotzi-baimen’ emango ditugu gipuzkoarrok maiatzean izango ditugun udal hauteskundeetan. Nik, baimen hori jasotzeko, gaztelaniazko eta euskarazko gutxienezko gaitasun-maila bat eskatuko nieke; taxi-gidariei egingo zaien antzera".