argia.eus
INPRIMATU
“Atera arbela kalera!”
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko urriaren 10
Atera arbela kalera!
Aek-ren kanpaina da. Ez da euskaltegian izena ematekoa, leloak dioen bezala, kalean euskara erabiltzeko kanpaina da. Argazki mordoa atera dituzte AEK-k Euskal Herrian dituen mintzalagun taldeek, eskutan arbela dutela. Arbelean hitz andana: “auzoan”, “kalean”, “mendian”, “hor”, “edonon”, “bikotean”, “egizu amets”... Praktikatu.blogspot.com webgunean dago musika martxosoarekin egindako argazki muntaia. Helburua horixe, hain sinplea eta hain konplexua, norberak dakien euskara erabiltzea.