Antzinako Egiptoko altxor agorrezina

Egipto
www.dailycaller.com
Shendwas eta Khonsuren hilobia, polikromia biziz apaindutako eraikina (argazkian) induskatu berri dute Sa-qqara inguruan, Yiser al-Mudir hilerrian. Nekropoli horretan industen duten lehen hilobia da V. dinastiako hau. Horrez gain, Saqqaran bertan Petah Mis generalaren hilobia ere aurkitu dute, XIX. dinastiakoa. Al Fayumeko oasian, berriz, 57 hilobi topatu dituzte eta horietako askoren barruan, zurezko sarkofagoak eta momiak. Etengabeko aurkikuntzek, mendetako arpilatzearen eta indusketen ondoren, basamortuak oraindik altxor izugarria gordetzen duela erakusten dute.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Eguneraketa berriak daude