Kubako turista akzidentala

  • Udan bi milioi pasatxo turista izan da Kuban. Beste herri guztietan ez bezala, gehienak iritzi-emaile eta aditu bilakatu dira etxera itzulitakoan. Ez ikusitako paisaiaz eta patxada ederrean dastatutako gastronomiaz edo kulturaz. Egun batzuk hoteletik hondartzara igaro, malekoian buelta erdia eman, nahikoa izan dute gehienek Kubako sistema sakonki ezagutzeko, Kubak dituen gaitzak antzemateko, eta lau haizetara zabaltzeko. Behin etxera itzulita, berehala aurkitzen baitu bidaiari horrek Kubaz aldez aurretik hedatuta zeuden aurreiritziak argitaratzeko aukera emango diona.
Rosa Maria Martin Sabaris
Kubako hedabideei buruzko ikerketa egitera nindoala esan diodanean, ezkerreko pedigridun turista horrek txistea bota du: “Egun bateko lana izango da, ezta?”. Blokeo mediatikoaren aldeko berri-lapiko horrek hedabide bakarraren mitoa zabaltzen lagundu nahi duelako. Baina hamaika milioi biztanle dituen herri honetan hamaika baino gehiago dira hedabideak. Eta ez dut uste beraien lerro editorialetan hemengoetan baino aniztasun gutxiago dagoenik.

Kubako iraultzaren hasierako urteetako asmakaria da coletilla delakoa edo bukaerako argibidea. Komunikabideetako langileen eskubide xelebrea: egunkariaren jabeak agindu bezala albistea idatzi bai –hemen bezalaxe–, baina gero azpiko ohar batean: “Albiste hau ez da guztiz egiazkoa, eta kazetaritza etikaren aurka doa”. Hori balego gure inguruan...

Oso zaila da mitoen aurka borrokatzea. Mito gehienak indarrean dagoen botere-sistemari eusteko erabiltzen dira, botere ekonomikoa, politikoa, sinbolikoa... Eta 50 urte hauetan gaitzetsi duten herriaren aurkako blokeoa genozidioa balitz? Aginte mediatikoak behar dituen mito egokiak hedatzen laguntzen dionari ematen dio espazioa, hitza, saria.

Mexikon beste oporraldi bat igaro ondoren, gure turistak artesania azteka eta pipermina ditu hizpide. Berba bat ere ez han eraildako kazetariez, pobrezia kapitalistaz. Kubatik bueltan, aitzitik, aldaketa politikoak aldarrikatu ditu, demokrazia eta askatasunaren izenean. Alajaina!

Euskal Herrira ere hainbat turista etorri da aurten. Zer idatz lezakeen turista akzidentalak uda hasieran pasaportea berriztatzeko zeuden ilarei buruz –Kuban burokrazia?–. Edo Bizkaian gehien irakurtzen den egunkaria ikusita, argi izango luke zein den hemen gehien iragarritako zerbitzua –non sexu esklabutza?–.

Kuba eta Euskal Herria ez dira kolore bakarrekoak. Biek pairatzen dute gainasetasuna hedabideetan. Turistarik gabe erabaki beharko du bakoitzak noranzko aldaketa nahi duen.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
187 herrialde agertu dira Kubako blokeoa amaitzearen alde, eta soilik bi kontra: Israel eta AEB

Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).


Kubak 17 urtez Pentagonoan infiltratu zuen espioia aske, 20 urte espetxean egin ostean

AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]


Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]


2022-11-22 | ARGIA
Pablo Milanés abeslaria hil da

Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.


Eguneraketa berriak daude