Audience :: A shake in calm water
Bidehyts
iraupena ::47´11´´
prezioa ::10€
Zur eta lur gelditu naiz Gernika eta Busturia aldeko beterano hauen azken aurreko lana entzuterakoan. Taldea hasi zenetik, aspaldi, galduta nituen; eta ondo heldutako boskotea aurkitu dut, uste baino ildo klasikoagoan, baina hala ere esperimentatzen. AEBetako sustraietan, country, rock eta bluesean egiten dute igeri, baina Argentinako eta Balkanetako erritmoetara zein kutsu latinoagoak dauden hondarretara ere heltzeko gai dira. Jazza ere ez dago beraien uretatik urrun, berdin dio saxoa edo pianoa badute lagun; eta intentsitateekin eta giroekin ere ederto esperimentatzen dute. Horren adibide garbiena da taldea akustikoan ikustera joan eta perfekziotik, soinu gardenenetik, abiatuta nola hazi eta okertzen doan. Ea bada, Amerikanoak filmaren soinu bandarekin zer iradokitzen diguten!
www.myspace.com/wareaudience
Zerk eragin diezaioke taldeari “dardara bat ur bareenean”?
Distortsio eta dezibelioetatik at, sonoritatearen gardentasunak erakartzen zaituzte?
Nolako erronka izan da Amerikanoak filmaren soinu banda egitea?
Betiko kantuak iluntasun eta intentsitate karga badu ere, abesteko eran eta melodiatan Iparraldeko folka gogora ekarri dit…