“Utikan lixtomari, izorratzaile, diruaren soldaduak!”

  • 666 artikulutik gora, mende laurden irratian aholkulari eta badu oraindik zeresana.

2010ko urriaren 03an
Dani Blanco

Badut geranio bat etxean…


Zorionak! Hire edadeko asko ez dek geranioa ezagutzeko gai izango. Geranioa, hala ere, lagun ona izateko errazegia dek: kanpoan eguzkitan jarri eta egunero lurra busti.

Ez diot hitz egin behar, tarteka laztandu?


Hitz egiok heure buruari, laztan hadi herorri... Gor eta mutu haiz harentzat. Begirazak eta erakutsiko dik, maitatzen-maitatua izaten. Asmatzen badek, muturrean ere igarriko zaik.

Psikologo merkeagorik!


Bai horixe! Gizaki arreba-anaia zakurra bezala tratatzera jarrita gaude eta gainontzeko izaki guztiak jo eta zanpatzera. Landareak geu adina inteligente edo gehiago direla jabetzean asko ikasiko dugu.

Arrazoi duzu: gu joango gara, baina landareek hemen jarraituko dute!


Dudipe! Landareek 400 milioi urte baino gehiago daramate Lurreko gora-beheretara egokitzen. Gizakiak bi eskas, eta gure espezieak 200.000 urte inguru eta andere eta jabe garela uste dugu... Gure espezieaz beste egin arteko onik ez dugu. Algaraka hartuko dute landareek gure desagerpenaren berria.

Galbidean gaudela ez konturatzea ere!


Ez motel! Ederki asko jabetzen gaituk zertan ari garen. Landareek bere estrategiak sortu eta garatzeko espeziean pentsatzen ditek. Gure arazoa espeziean, herrian, pentsatu beharrean bakoitzak bere interesetan pentsatzea da.

Zilborraren diktadura, mon ami.


Adibidez, Usurbilen, atez atekoarekin ikaragarrizko eskola sortu dek, iraunkortasunaren hiru alorrak landuz: gizartea, ekologia eta ekonomia. Eta munduan eredu izan daitekeena sustatu beharrean, zertan ari dituk gure agintariak? Zaborra erretzeko negozioa antolatzen. Hori ez dik ezjakinak egiten, gaiztoak baizik. Baina lasai, historiak bakoitza bere gurdira uztartzen du.

Begetalago bilakatuko bagina?


Ez, alajaina! Landareak mundu honen oinarria dira, etengabeko ikasgai. Zoratu gabe, ordea. Emakumeok eta gizasemeok gara, haiei esker, Lurreko ekosistemaren gailurra, eromeneraino interesgarriak.

Egia, lorontzi izatea ez dugu maite.


Ur aparretan agertzea oso geurea dugu. Dotoreena, nabarmenena, deigarriena, apainena, perfumatuena azaltzea, etengabe besteak erakarri nahi hori, animalia da erabat. Zikinena.

Gauza garbirik bada, asfaltoa.


Asfaltoa! Jan egingo gaitu. Geure simaurretan itoko gara. Denon ardura da eta, neure artean, neure buruak auzo lotsa sortzen dit.


Progresoa, badakizu.


Progreso honek, behingoz, progresoa txarra dela konturatzeko balioko balu, gaitzerdi! Utikan progresistak! Axkar, lixtomari, motx, izorratzaile, diruaren soldaduak!

Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude