Irailaren 29ko euromanifestazio handia beste mobilizazio batzuekin lagundu dute sindikatuek Europa osoan. ELAk, CES-en parte denez, jadanik iragarria zuen euromanifestazioan parte hartuko zuela. Pasatu dena da, Espainiako Estatuan CCOO eta UGT sindikatuek edozer greba orokor atzeratzen ibili direla, elkarrizketa sozialaren argudioarekin, eta irailaren 29ko datan aitzakia paregabea aurkitu zuten Espainiako Estatuan greba orokorra deitzeko, konbikzio handirik gabe bazen ere. Deialdi horren emaitza –artikulu hau data hori baino bi egun lehenago idazten ari gara– nahiko mugatua izango da Espainiako Estatuan, baina Hego Euskal Herrian, gehiengo sindikal abertzaleak parte hartzen ez badu, deialdiak porrota bermaturik dauka.