Hondoko itsasoa

  • Mila duroko ederrena baino nahiago nuke iritzi artikulu hau zaharra balitz argia ikusi baino lehen. Urak baretu diren seinale pozgarria litzateke arraun mundurako.
Koldo Aldalur
Donostiako banderaren bigarren jardunaldia amaitu bezain azkar Jose Luis Kortak eginiko adierazpenek hautsak harrotu eta urak lokaztu dituzte. Baina ez ziren izan urteko bandera garrantzitsuena lortu ezaren berotualdiaren ondorio.

Sailkapen egunetik lehen jardunaldira doan tartean aipatu zigun Kaikuko entrenatzaileak susmo txarra hartzen ziela San Miguel ligako azken txanpari eta Kontxako zita handiari. Ez genuen, egia esan, sakakortxoarekin tiraka ibili beharrik izan Ortzaikakoak bere beldurrak aireratzeko.

Bere susmotan, arerio zuen arraun talderen batek ibilbide profesional ilun samarreko sendagile entzutetsu bat ekarri zuen mutilen errendimendua handitzen laguntzeko, edo agertzea komeni ez zena tapatzeko. Berak ziur ez zekiela zertan zebiltzan, baina sendagile hori auzitan dabilela beste bi kasu direla medio, eta horregatik, ba hori! Susmo txarra hartzen ziola egoerari.

Harrezkero nire buruan bueltaka dabilena zera da: kirol medikuntza pribatua medikuntza publikoaren aurretik al dabil oraindik? Posible al da sendagile baten lanaren eraginez kirolari talde batek hainbesteko aldea ateratzea eta kontroletan zertan dabiltzan ez igartzea? Egia al da tratamenduak eraman dezakeela kirolaria bere mugatik kanpo dauden esfortzuak egitera? Neurriz kanpo ibiliaren ondorio larriak behin baino gehiagotan errepikatu direla azken urteetan? Olatu zakar horretan murgiltzeko erabakia kirolariarena da, edo klubarena? Damu naiz Kortari galdetu ez izanaz.

Berarekin hitz egin nuen hartan beste zalantza bat ere sortu zitzaidan: talde bakar bati buruz ari ote zen, pare batez, edo orokorra ote da arraun munduari hartzen dion ustel usaina?

Argi dagoena da Kortak garai txarrean zabaldu duela zalantzaren itzala, eta dotoreagoa izango zela, bere garaian, galdera hauen erantzunak plazaratzea.

Bere hitzak indartuko dituen probarik ez badu, alde egin aurretik bota egin beharko lukete, tostetan eta lehorrean aritzen diren arraunlari eta arduradunen ohorea baitago jokoan.

Agian gehiegi ari gara hitz egiten Jose Luis Kortari buruz, eta ondorioz, gutxiegi aipatzen Urdaibaik Kontxa eta San Miguel liga irabazi dituela.

Momentuz hori da arraunzaleok ziur dakigun bakarra.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude