argia.eus
INPRIMATU
Goya pintorea haurrentzat
  • Esteban Rodriguez::Goya eta haren kapritxoak

    Txertoa

    orrialdeak::153

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko urriaren 03a
Goya eta haren kapritxoak du izenburu Txertoa argitaletxeak plazaratutako liburuak. Esteban Rodríguez Serranok idatzi eta Miren Arratibelek itzulitako liburua bederatzi eta hamabi urte arteko haurrentzako da. Txertoa pertsona ospetsuen biografiak egiten ari da haurrentzako eta horietako bat da Goyarena. Pintorea txikitan ibaira igelak harrapatzera nola joaten zen kontatzen du liburuak eta nola oso garbi zeukan egunen batean erregearen pintore izatera iritsiko zela. Gortera ailegatutakoan nahasmen handia aurkitu zuen, han baitzebiltzan aurrera eta atzera zerbitzariak, dukeak, printzesak eta beste. Lanak izan zituen hango iskanbilak antolatzen.