Gernika eta Foronda ez ziren hain urruti

  • ELUR PILOTAK handitzen jarraitzen du eta bake prozesu berri hau ere itxura hartzen ari da apurka, hori bai bakoitza bere rolean murgilduta, baina hurbilpen urratsak emanez. Salbu eta PSOEren eta PPren kasuan, jakina. Baina bloke honetan ere, lehenago edo geroago, sortuko dira pitzadurak. Honek guztiak duen itxurarekin, oso gaitza da Jose Luis Rodriguez Zapateroren zapadoreak Moncloan geldi daudela irudikatzea. Hori bai, denak adierazten du ez dela mugimendu niminoena gertatuko ETAk armak uzteko erabateko konpromisoa hartu arte.
Hori litzateke logikoena, azken 30 urteetan ETArekin behin eta berriro hitz egin duen PSOEk berak borobiltzea jokaldia, ETAren historiaren amaiera poltsikoratuz eta Espainian behar bezala salduz. Hori da, seguruenik, 2012ko Espainiako hauteskunde orokorrei begira duen heldu leku sendoenetakoa. Hori da logikoena bai, bestelakoa da nola eragingo duen egungo PSE-PPren tandemak logika horretan.

GERNIKAKO ITUNEAN ezer berririk ez dagoela esatea –EAJk egin duen bezala– ez da serioa eta egiazkoa ere ez. Zutik Euskal Herria-k argi adierazten du borroka armatuarekikoak. HBk eta Batasunak eskatu izan dizkiote su-etenak ETAri –beti ere ahots txikiarekin–, baina behin ere ez ondoren etorri behar duena desagerpena dela azpimarratuz: “jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa”.
Eman beharreko urrats garrantzitsua da Gernikako Ituna, ETAk nazioarteko eragileei baiezkoarekin erantzuteko ezinbestekoa. Hori izango baita prozesu honetako hurrengo urrats handia. Ordura arte, ongi etorriak izango dira emango diren pauso guztiak, baina euskal gizartea orain Bruselako Adierazpenari luzatu beharreko baiezkoaren zain dago.

ETA-K EZ DU argi hitz egiten oraindik, baina bai gero eta argiago. Iraileko hiru agerpen publiko garrantzitsuetan –bi agiriak eta elkarrizketa– bada eboluziorik, bai hizkuntzan eta baita edukietan ere. Eta esango nuke elkarrizketan ETAk garai batean Elkarrik ere maiz erabiltzen zuen “anbiguetate eraikitzaile” hori darabilela, bere ohiko mezuei halako esaldiak gehituz: “Protagonismoa aldaketa bultzatzen ari diren eragile politikoena da”. Edo Zutik Euskal Herria-ri buruz dioena, eta agian elkarrizketako esaldirik garrantzitsuena dena: “ETAk ez luke bere egingo hitzez hitz, baina ados gaude ebazpen horretatik eratortzen denarekin”. Eta esaldi honen indarra kontrajartzeko beste asko badaude ere –baldintzei buruzkoak adibidez– hori bera bakarrik itzela da, denok baitakigu zein den Zutik Euskal Herria ebazpenaren mezu nagusia: independentzia bide politiko eta demokratikoetatik. Beraz...

EAJ ALDIZ, argi mintzo da Ados agiriaren bidez eta, funtsean, oinarrizkoena dena aipatzen du: ETA desager dadila, politikaren ateak denontzat ireki daitezela, indar politiko guztien arteko akordioa eta erabaki eskubidearekiko begirunea. Taularatzeak eta interesak oso desberdinak izan arren, gatazka honen ebazpenerako mamian, Gernika eta Foronda gertu izan dira asteburu honetan.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude