argia.eus
INPRIMATU
Europako ordenagailurik azkarrena
  • Frantziako Ikerketarako Ministerioak eta Bull enpresak hitzarmena egin dute ordenagailu bat garatzeko, entsegu nuklearrek, aldaketa klimatikoen modelizazioek, proteinen inguruko azterketek, erreakzio kimiko konplexuek eta izarren sorrerarako eszenategiek dituzten gero eta behar handiagoei erantzungo diena.
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko irailaren 30
Europako ordenagailurik azkarrena
Ordenagailuak 1,6 petaflop-eko ahalmena izango du, hau da, segundoko 1.600 bilioi eragiketa egiteko ahalmena. Orain arte Europan izan den ordenagailurik azkarrena Alemanian dago, eta 825,5 teraflop-eko ahalmena du: 825,5 bilioi eragiketa segundoko. Munduan dagoen ordenagailurik azkarrena, berriz, JAGUAR estatubatuarra da, eta 2 petaflopeko ahalmena dauka.
Aipatu beharra dago Frantziak 80 milioi eurotik gora inbertitu dituela 2007-2010 epean, ordenagailu azkarren alorrean.