Anna Castagnoli eta Gabriel Pachecok landutako ipuinak 2009ko Irudidun album onenari Issac Díaz Pardo saria irabazi du. Irudimen handiko haurra dugu protagonista. Itsasontzi erraldoia eraiki nahi du itsasoan ibiltzeko, eta nahiz itsasontzia izan, hegan ere egin nahi du tramankulu berarekin. Ur azpian eta lur gainean ibiltzeko esperantza ere badu.
Haurrak bidaia handia prestatu eta egingo du. Gerran dauden herrialdeak igaroko ditu, animaliak salbatuko ditu... eta hegaka dabilela abentura ugari izan ondoren etxera itzuliko da. Heroi gisa itzuliko da. Bidaiak mundua eta bere burua ezagutzeko balioko dio.