Asarrea

  • Pirangiko hondartzako Cajueiroa, Anacardium occidentale, bere 8.000 m2-ko itzalarekin galanta sentituko da, eta 122 urteko barrea egingo die aldamenekoei. Ez du, ordea, gajoak, kontinente bereko ipar puskan bizi den Pandoko (Utah, AEB) lertxundiaren berri.
Haserrea
Mundu honetan ezagutzen den izaki handiena omen da lertxun amerikar hau, Populus tremuloides. Populus tremula gure lertxunaren tankerakoa da, baina ipar amerikarra izatea. 43 hektarea inguruko saila bizi du, 430.000 m2. Lertxun hau itxuraz lertxundia da: 47.000 bat zuhaitz dira sustraije beretik sortuak, klon sendi bat, alegia.

Irudiz baso bateko zuhaitz multzoa dena, ezaugarri genetiko berak dituzten klonak direla 70eko hamarkadan jakin zen. Harrez gero botanikari eta biologoen pagotxa da. Ikerlariak ditu izurri lertxun honek. 6.000 tona biomasa du, batez beste enbor bakoitzak 130 bat urte ditu, baina denen ama izan zen arbaso hura duela 80.000 urtekoa zela diote. Bizidun zaharrena eta handiena omen.

Sustraiak zabaldu ahala altsumak bota eta enbor berriak hazten dira, denak arbaso ama baten berdinak. Sexurik gabeko ugalketa da, ez dago loreen beharrik; ez lore, ez fruitu, ez hazi. Landare ugarik darabil ugaltze eta kolonizatze bide hau, hurbilekoen artean: Fragaria vesca marrubiak, Robinia pseudoacacia sasi-akaziak, Acacia dealbata mimosak, Iris sp. ostargi-belar jendeak, Solanum tuberosum patatak, Ficus carica pikondoak... Zabaltzeko era honek abantaila batzuk baditu, sute baten ondoren erraz berritzeko aukera, enbor bat hiltzen denean beste berdin batek haren lekua hartzea, kanpoko beste landareak ezin sartzea...

Perretxikoak ere lurpeko mizelioa zabalduz handitzen dira eta izugarrizko sailak hartzen dituztenak ere ba omen dira. Baita itsas alga klonek osatutako gorbeldi asarreak, itzelak. Mediterranioko Posidonia algarenak 100 hektarea ba ote dituen diote.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude