Akelarrea 400 urte eta gero

  • Akelarre: sorginkeriaren historia Pirinioan izenburuko jardunaldiak egingo dira azaroaren 4tik 6ra Iruñean eta Zugarramurdin, Logroñoko 1610eko fede autoaren laugarren mendeurrenaren karira.
akelarrea
Eusko Ikaskuntzak, Zugarramurdiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako hitzaldiak Iruñeko Nafarroako Museoan izango dira hilaren 4an eta 5ean. Egun horietan hainbat adituk sorginkeriak Euskal Herrian XIV. mendetik XVIII.era izan zituen nondik norakoak azalduko dituzte.

Jardunaldiok Gustav Henningsen ikerlaria omenduko dute eta, horrenbestez, azaroaren 6an, Zugarramurdiko Sorginkeriaren Museoan haren lanari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Eta jardunaldiak Henningsenek berak itxiko ditu “akelarre” hitzari buruzko solasaldiaren bidez.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 03a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude