argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko irailaren 29a

José María de Orbe Klingenberg zinegileak Euskonews & Median: "Arazoa hau da: industriak zinemaren difusio-kanal guztiak bereganatzen ditu, eta, horrela, hizkuntza hegemoniko, inpertsonal eta atzeratua inposatu nahi du. Espainian eta munduan egiten ari diren funtsezko obra asko ezin ditu ikusi publikoak. Hori herritarren askatasunari egindako murrizketa galanta da. Eta egoera hori estatuak zinemarekiko egiten duen politikarekin oso kontraesankorra iruditzen zait, kultura-produkzioa delakoan diruz laguntzen baitu. Zertarako finantzatzen duzu gero ezin baduzu haren bideragarritasuna bermatu?".

 

Juan Bas idazleak Aldaketa 16 aldizkarian: "Uste dut On Kixote beti izan dela umorezko eleberri bat. Beraz, besteen azpitik dagoen genero gisa hartzeak ez dauka zentzu handirik eta harritu egiten nau. Nolanahi ere, umore ingelesa dago beste guztien gainetik. (...) Argitaletxe handietan antza, departamendu komertzialak finkatzen ditu jarraibideak. Umorezko literatura saldu egiten da. Bere gutxiespena kritikaren sektoretik dator batez ere".