Gizen, kartilago eta odolbildu artean haragi bila

  • Haragi xehatuak hori dauka: puska onen bat tartean-tartean jaten baduzu ere, animaliaren zati nobleak beste gauzetarako erabiltzen dituztela, eta sobran dagoena joaten da disimuluan hanburgesara -harakinen batek kontra egingo dit, seguru-. Sail Ofizialean halako zerbait zerbitzatu digute lehen hiru egunetan.
zinemaldia
Chicogrande ez zen inor txoratzekoa, baina behintzat bazeukan xolomo pixka bat. Hurrengo koska, belarri puska: Oscar Aibarren El gran Vázquez ez da horrelako jaialdi baterako okela, nahiz eta, lerrook idazten dituenari, txikitan Bruguerako komiki asko irakurri zituenez, jasangarria egin zitzaion.

Larunbatetik Satte Farben vor Schwarz txukunena: Sophie Heldmanen opera prima zahartzaroko bikote-harremanei buruzko lan sotila da. Akma-Reul Bo-at-da korearrak odol gehiegi; gordinegia, zaila frijitzeko. Peter Mullanen Neds aldiz, gaizki ebaki eta amorfo xamar geratu den xerra da. Zatiren bat guri, baina erditik aurrera mondongo irentsi ezina.

Igandeaz hobe ez hitz egitea. Tira, pixka bat. Esateko, Bicicleta, cullera, poma ere ez dela Sail Ofizialerako, telebistan igandez botatzeko baizik. Raul Ruizen Misterios de Lisboa... Badakizue lau librako txuleta eztarritik indarka sartzen dizuetenean sentitzen dena? Lau orduko ekoizpen portugaldarrak ia akabatu zuen kazetari hau. Horrela jarraituz gero, medikuak dietaz aldatzeko esango dit.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


Eguneraketa berriak daude