Zezenen itzala Argien mendean

  • Espainia, 1750eko hamarkada. Zezenketa modernoa sortu zen. Aldaketa nagusia urte batzuk lehenago abiatu zen, XVII. mendearen amaieran: zezena jokatu ondoren ezpataz zezena hiltzen zuen oinezko bat agertu zen, matadorea. Ordura arte zezenketaren protagonistak zaldunak izan ziren, baina oinezkoek gero eta toki nabarmenagoa hartu zuten. XVIII. mendearen erdialdean protagonismo osoa eskuratu zuten.
Francisco de Goya
Francisco de Goyaren Tauromaquia sortako aleetako bat. Margolariak, 33 grabatutan eta hainbat oliotan, XVIII. mendearen bigarren erdiko zezenketen nondik norakoak jaso zituen.
Berehala zezenketa munduko lehen izarrak azaldu ziren: Joaquín Rodríguez Costillares, haren ikasle José Delgado Pepe-Hillo eta Pedro Romero. Delgadok zezenak oinez jokatzeko lehen araudia argitaratu zuen (Tauromaquia o arte de torear, 1796). Eta zezenketak masa ikuskizun bihurtu ziren; lehenago, zaldunen zezenketak nobleen kontuak ziren eta zezen festa herrikoiak egungo entzierroen antzekoak ziren.

Harrigarria bada ere, Ilustrazio betean, ikuskizunak iritzi hobeak jaso zituen atzerrian espainiar intelektual eta agintarien artean baino. 1760an, Edward Clarke bisitari ingelesak hauxe idatzi zuen: “Zezenketek ez dute krudeltasuna helburu; alderantziz, publikoak gehien txalotzen duena zezenketariaren adorea eta abilezia dira”.

Espainiar politikari eta intelektual ilustratu asko, aldiz, Jovellanos bera, esaterako, zezenketen aurka zeuden. Horien ustez, festak legea haustea eta istiluak eragiten zituen, zaleek lanegunak galtzen zituzten eta herritarrak egoki hezteko oztopoa zen. José de Vargas Ponce ministro ilustratuak horrela deskribatu zituen zezenzaleak: “Heziketarik, argirik eta esperientziarik gabeko gazte buruarinak, biziotsuak, beti istilu gose direnak eta, hitz gutxitan, hierarkia guztien gorotza”.

Hala, Alfontso X.a erregeak XIII. mendean egin zuen moduan, ongintzazkoak ez beste zezenketa guztiak debekatu zituzten 1778an. 1805etik aurrera ongintzazko zezenketak ere legez galarazi zituen Karlos IV.ak.

Bost urte geroago Josef Bonaparte Espainiako errege frantziarrak atzera legeztatu zituen zezenketak. Espainiako Independentzia Gerra eta gero errege arrotz gorrotatua egotzi zutenean, frantziarren agintaldiko erabaki asko bertan behera geratu arren, zezenketek legeztatuta jarraitu zuten. Zezenketei buruzko eztabaida azkenekoz 1877an iritsi zen Espainiako Parlamentura. Baina diputatuek zezenketak debekatzeko proposamena baztertu zuten, herritarren nahien kontrakoa zelakoan.

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude