Karliberalen errepublikara bidaia gerraren gorrian

  • Egin duela berriz ere: Joseba Tapiak II. Gerra Karlistako bertsoak hartu eta gaur eguneko doinuz jantzi ditu. Eta tira eta tunba du izena emaitzak: txapelgorrien eta pezeteroen arteko ezinikusiekin osatutako 22 pieza.
Joseba Tapia
Joseba TapiaGorka Bereziartua
Lehenengo notatik antzematen da desberdintasuna. Hori ez da trikitia, hori haizezko instrumenturen bat da, inondik ere. Hara hor lan osoaren ezaugarri nabarmenenetako bat: metalek daramatzate kantetako asko; soinu txikia ahotsaren laguntzaile doia da, ez du beste diskoetako protagonismorik. Zergatia, Eta tira eta tunba aurkeztean eman zuen Tapiak berak: garai hartan, II. Gerra Karlistan, trikitia asmatua izango bazen ere, ziurrenik gure artean gutxik zutela infernuko hauspoaren berri. Bestelakoak izan ziren erromeria odoltsu hartako musikak. Sua saxotu behar; bonbak, bonbardinotu.

Emaitzak, egia da, badu garai bateko banden eitea, baina pieza batzuk lasai asko izan zitekeen Goran Bregovic batek sinatzeko modukoak ere. Gaur egungo diskoa da Eta tira eta tunba, edo, zailago esateko, atzokoaz gaur egindako disko atenporala. Erritmo sinkopatuz ezagutuko ditugu batzuek besteen kontra kantatuak eta besteek batzuei emandako erantzunak.

Espiritu alprojako lana, aurkezpenaren ondotik argi ikusi zenez. Tapiak hiruzpalau kanta jo zituen gerturatu zirenentzat, tartean diskoari izena ematen diona. Entzuleei, mesedez, hitzak errepikatzeko eskatu, eta “biba gure fedia Espainiakua” dioen partera iristean, irriño bana aurpegian abestu zuten gonbidatuek. Mezua gauza bat baita, interpretatzeko moduak, ordea, goitik behera mutarazten du. (Kontraerreformazale nonazionalistentzat oharra: hitzekin bat egin arren, igual ez duzue maiteko Tapiaren jarduna. Ez esan gero, inork abisatu ez dizuenik).

Errepublika karliberala

Bi bando eta bi banda: karlistena (Iban Urizar, Ibon Irijoa, Asier Ituarte eta Ramontxo Vega) eta liberalena (Filipe Aldako, Alain Martineau, Mintxo Garaikoetxea eta Inazio Tolosa). Biak izan ditu lagun kantautoreak diskoan. Aurkezpenaren kariaz su-eten txikia egin arren, aurrerantzean ere banda bakoitza bere bidetik ibiliko dira. Kontzertu batzuetan karlistekin ariko da Tapia, beste batzuetan liberalekin. Jokin Irungarairen jazpana izango da bitartekari bakarra.

Ekidistantzia ote? Ez, oxymorona. Patxi Larrionen hitzetan “karliberalen pentsaera” islatzen dute lan honetako kantek. “Pentsaera karliberalik ez bada, agian asmatu egin beharko genuke” esan zuen aurkezpenean, eta diskoak “karliberal horien sinesmenak eta egindako hautuak ulertzen” lagunduko duela.

Euskal kantagintzan ia inork urratu gabeko bidea da behintzat. Tapiak, bromoso: “Harrituta nago nola ez didan inork aurrea hartu. Besteek egin, besteek gorde eta besteek bildutako altxor bat hartu eta entzungarri jarri dut. Biba ni!”. Gerra garaietako kantak ez baitira gehiegi berreskuratu gurean –36koaz Tapiak berak Agur Intxorta maite diskoan egindako lana, berriz ere salbuespen–, are gutxiago Karlistadetakoak. Disko hau izango ahal da antzeko proiektu berrien akuilu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude