Gastu militarra eta doikuntzak

  • Espainia eta Frantziako Estatuek, hala nola hainbat euskal sukurtsalek, urtebete baino gehiago daramate gure defizit publikoa murrizteko hainbat doikuntza neurri aurrera eramaten. 2011ko aurrekontuak mahai gainean daudenez, neurriak estutu egingo dituzte data horretatik aurrera. Orain arte, neurri horiek langile eta herri sektoreei eragin die gehien: soldata eta pentsioak izoztea, lan erreforma, pentsio erreforma, eta abar. Baina bi arlo oso garrantzitsu ez dira ukitu ere egin: bankari eta aberatsei ezarri beharreko zergak, eta gastu militarraren murrizketa –hobe ezabaketa izango balitz–.
Munduko gastu militarra, Argiak duela hilabete batzuk aurreratu bezala, %5,9 handitu zen 2009 urtean, eta aurrekaririk ez duen bilioi bat dolar baino gehiagoko (1.531.000 milioi) zifrara iritsi da, horrek esan nahi du egunean 4.191 milioi gastatzen direla arlo militarrean. Frantziako Estatuak 47.050 milioi euro gastatu zituen eta Espainiakoak 18.926 milioi; beraz, egunean 120 eta 50 milioi euro gastatu zituzten hurrenez hurren. Justizia, berdintasuna eta elkartasuna bezalako balore demokratikoak merkatuen lege soilekin ordezkatu dituen finantza ereduaren fruitu da jasaten ari garen krisia. Ondorioak bistan dira: ehunka milioi lagun gosez dira –70.000 baino gehiago hiltzen dira egunean–, eta bitartean, munduan egunero 4.000 milioi dolar inbertitzen dira gastu militarrean, eta aldi berean, langileen eta gizartearen kontrako neurriak gailentzen dira.

Defizita murrizteko paradisu fiskalak desagertu beharko lirateke, nazioarteko trafiko ilegala erregulatu, aberastasun handiei eta bankuei tasa handiagoa ezarri eta gastu militarretan murrizketa handia exigitu. Ezin da utzi garapenean, osasunean, hezkuntzan eta menpekotasunean inbertsioak murrizten, edota soldatak eta pentsioak izozten... Eta ezin da utzi banka eta aberatsak ukiezinak izaten, edota horrelako gastu militarrak egoten.

ASTEKARIA
2010ko irailaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude