Don Siegel, desira erreprimituak azaleratzen

  • Zuzendari polemikoa hautatu dute 2010eko Zinemaldiko atzera-begirako klasikorako: Don Siegel estatubatuarraren filmek eztabaidak, kritika gogorrak eta interpretazio arras diferenteak sortu zituzten estreinatu ziren garaian. Gaur egun ere, ikuslea bere buruarekin lehian jartzeko gaitasuna dute Donostian proiektatuko dituzten pelikula askok.
Don Siegel
Zer zen, eskuin muturrekoa ala libertarioa? Emakumeekin zituen arazoak pelikuletan proiektatzen zituen ala misogino hutsa zen? Don Siegelen filmografia errepasatzen hasita sortzen diren galderetako batzuk dira. Kritika gogorrak jaso zituzten haren pelikula askok estreinatu eta berehala. Zuzendaria hil eta handik hogei urtera, kritikariak oraindik ez datoz bat.

1912an jaio zen eta gazterik sartu zuen muturra industrian. 22 urterekin, 1934an, Warner Brosentzat ari da lanean. Munta handiko ezer ez, noski: enpresaren filmotekan zeluloide bobinak sailkatu eta ordenatzen zituen, liburuzainen antzera. Baina pixkanaka bestelako lanetan ere erakutsi zuen trebetasuna: editore-laguntzaile eta muntaia-arduradun aritu zen besteak beste –Michael Curtizen Casablancan parte hartu zuen garai hartan–. Bere kabuz zerbait egiteko gogoa eduki ordea, eta nagusi handiaren aldaba joko du, film labur bat egiteko gogoa daukala esanez. Eta Jack Warnerrek onartu. 1945ekoa duzu Don Siegelen lehen emaitza, Star in the night. Urtebete geroago, II. Mundu Gerra amaitu berritan, Hitler lives egin zuen. Dokumental labur horren mezua da, urte horretan oraindik jende ugari dagoela nazismoaren alde Alemanian eta, beraz, Hitler berriak agertzen ahal direla gutxien esperotakoan.

Ez zen halakorik gertatu, Alemanian behintzat, baina labur horri esker lortu zuen Siegelek lehen film luzea egin ahal izateko bidetik laharrak kentzea. Urte berean beltz kutsuko drama ekarriko du, The Verdict: akats larri baten ondorioz errugabe baten exekuzioa eragiten duen polizia du protagonista. Hanka sartzearen ondorioz bere postua beste bati emango diote, eta mendekua prestatuko du. Lehenengo aldiz azaldu zen moral sui generis samarreko polizia Siegelen film batean. Gerora, 1971ko Dirty Harry ezagunean muturrerago eraman zuen figura hori Chicagoko zuzendariak, bide batez Clint Eastwoodi bere ibilbideko pertsonaiarik gogoangarrienetakoa emanez.

Independentzia film bakoitzero ikusten da

Siegel lotuta sentitzen zen Warnerren ordea, eta 1940ko hamarkadaren bukaeran, hamalau urtez zinemaren sekretuak erakutsi zizkion enpresa uztea erabaki zuen. Askatasunez lan egin ahal izatea oso inportantea izango da, gaurko betaurrekoekin begiratuta behintzat, Siegel zuzendari digante eta polemiko bihurtzeko. Ikustea besterik ez dago hurrengo hamarkadan zuzenduko dituen lanak, bereziki The invasion of body snatchers zientzia-fikziozko maisulana.

McCarthy senatariaren sorgin-ehiza garaian estreinatua, askok mezu politiko ezkutua bilatu nahi izan diote film horri. Protagonistek deskubritzen dute leka handi batzuetatik sortzen diren gorputzak beraien herriko bizilagunak ordezkatzen ari direla. Ordezkoak gizakien berdin-berdinak dira, gauza bakarrean izan ezik: izaki erabat apatikoak direla, sentimendurik edukitzeko ezgauzak, eta denak igualak. Beraz, batzuen ustez Siegel McCarthyren alde lerratu zen pelikula horretan, gorputz-lapurrak komunismoaren metafora zirela ulertuta. Bada, ordea, juxtu kontrakoa dioenik; sorgin-ehiza salatu gura zuela, alegia, ordezkatutako gorputzak berehala hasten baitira inguruko jendea traizionatzen, komunisten kontrako gurutzadan legez.

Politika bai, engaiamendurik ez
Siegelek ez zuen txintik esan interpretazio horien guztien aurrean. Kritikariek gai politikoak azpimarratzen zizkiotelarik, bere erantzuna filmak egiten segitzea zen, inongo kausarekin engaiatu gabe. Eta polemika zetorrenean, ez zuen bere burua zuritzeko beharrik sentitzen. Berbarako, Dirty Harry estreinatu eta “propaganda faxista eta amets heze sadomasokista” gisa deskribatu zuten Velvet Light Trap aldizkari espezializatuan, baita “benetan arriskutsua” zela esan ere. Arrunt diferenteak izan ziren Clint Eastwood filmeko protagonistaren eta Don Siegelen erantzunak. Eastwood jo eta su aritu zen filma defendatzen; Siegel, ez. Bere biografo Stuart Kaminskyk dioenez, bazekielako zer egin zuen: “Eszena bakoitza mimo handiz eraiki zuen, klase ertainaren fobia ezkutuenak puzteko eta sinbolorik sakratuenekin jostatzeko”.

Baina urteak pasa arren, galderak hor jarraitzen du: nola ulertu behar dugu Harry Callahan? Legearen gainetik bere burua jartzen duen poliziak ondo laburbiltzen ditu Siegelen film askotako gaiak: pasioa vs. kontrola; krimena vs. legea; abenturazalea vs. gizartea; biolentzia vs. lasaitasuna... Eta zaila da dikotomia horien aurrean zuzendariak zein hautu egin zuen esatea. Ez zituelako filmak tesi jakin batean oinarrituta egiten. Zelaierdikerian aritzea izan daiteke, baina esan liteke haren pelikulak, mezu jakin bat transmititu baino, ikuslearen desio erreprimituak islatzea dutela helburu. Siegelen filmografia ia osoa Rorschach-en testaren moduko zerbait da: paperean egindako tintazko orbana jartzen dizu zinegileak aurrean, eta ondo begiratuz gero, ez daukazu marrazki zehatzik zure aurrean. Baina zuri galdetzen dizute zer ikusten duzun. Garrantzitsuena ez baita parean daukazuna, zuk, zure izaeraren, baloreen eta pentsaeraren arabera ematen duzun erantzuna baizik. nZer zen, eskuin muturrekoa ala libertarioa? Emakumeekin zituen arazoak pelikuletan proiektatzen zituen ala misogino hutsa zen? Don Siegelen filmografia errepasatzen hasita sortzen diren galderetako batzuk dira. Kritika gogorrak jaso zituzten haren pelikula askok estreinatu eta berehala. Zuzendaria hil eta handik hogei urtera, kritikariak oraindik ez datoz bat.

1912an jaio zen eta gazterik sartu zuen muturra industrian. 22 urterekin, 1934an, Warner Brosentzat ari da lanean. Munta handiko ezer ez, noski: enpresaren filmotekan zeluloide bobinak sailkatu eta ordenatzen zituen, liburuzainen antzera. Baina pixkanaka bestelako lanetan ere erakutsi zuen trebetasuna: editore-laguntzaile eta muntaia-arduradun aritu zen besteak beste –Michael Curtizen Casablancan parte hartu zuen garai hartan–. Bere kabuz zerbait egiteko gogoa eduki ordea, eta nagusi handiaren aldaba joko du, film labur bat egiteko gogoa daukala esanez. Eta Jack Warnerrek onartu. 1945ekoa duzu Don Siegelen lehen emaitza, Star in the night. Urtebete geroago, II. Mundu Gerra amaitu berritan, Hitler lives egin zuen. Dokumental labur horren mezua da, urte horretan oraindik jende ugari dagoela nazismoaren alde Alemanian eta, beraz, Hitler berriak agertzen ahal direla gutxien esperotakoan.

Ez zen halakorik gertatu, Alemanian behintzat, baina labur horri esker lortu zuen Siegelek lehen film luzea egin ahal izateko bidetik laharrak kentzea. Urte berean beltz kutsuko drama ekarriko du, The Verdict: akats larri baten ondorioz errugabe baten exekuzioa eragiten duen polizia du protagonista. Hanka sartzearen ondorioz bere postua beste bati emango diote, eta mendekua prestatuko du.
Lehenengo aldiz azaldu zen moral sui generis samarreko polizia Siegelen film batean. Gerora, 1971ko Dirty Harry ezagunean muturrerago eraman zuen figura hori Chicagoko zuzendariak, bide batez Clint Eastwoodi bere ibilbideko pertsonaiarik gogoangarrienetakoa emanez.

Independentzia film bakoitzero ikusten da

Siegel lotuta sentitzen zen Warnerren ordea, eta 1940ko hamarkadaren bukaeran, hamalau urtez zinemaren sekretuak erakutsi zizkion enpresa uztea erabaki zuen. Askatasunez lan egin ahal izatea oso inportantea izango da, gaurko betaurrekoekin begiratuta behintzat, Siegel zuzendari digante eta polemiko bihurtzeko. Ikustea besterik ez dago hurrengo hamarkadan zuzenduko dituen lanak, bereziki The invasion of body snatchers zientzia-fikziozko maisulana.

McCarthy senatariaren sorgin-ehiza garaian estreinatua, askok mezu politiko ezkutua bilatu nahi izan diote film horri. Protagonistek deskubritzen dute leka handi batzuetatik sortzen diren gorputzak beraien herriko bizilagunak ordezkatzen ari direla. Ordezkoak gizakien berdin-berdinak dira, gauza bakarrean izan ezik: izaki erabat apatikoak direla, sentimendurik edukitzeko ezgauzak, eta denak igualak. Beraz, batzuen ustez Siegel McCarthyren alde lerratu zen pelikula horretan, gorputz-lapurrak komunismoaren metafora zirela ulertuta. Bada, ordea, juxtu kontrakoa dioenik; sorgin-ehiza salatu gura zuela, alegia, ordezkatutako gorputzak berehala hasten baitira inguruko jendea traizionatzen, komunisten kontrako gurutzadan legez.

Politika bai, engaiamendurik ez

Siegelek ez zuen txintik esan interpretazio horien guztien aurrean. Kritikariek gai politikoak azpimarratzen zizkiotelarik, bere erantzuna filmak egiten segitzea zen, inongo kausarekin engaiatu gabe. Eta polemika zetorrenean, ez zuen bere burua zuritzeko beharrik sentitzen. Berbarako, Dirty Harry estreinatu eta “propaganda faxista eta amets heze sadomasokista” gisa deskribatu zuten Velvet Light Trap aldizkari espezializatuan, baita “benetan arriskutsua” zela esan ere. Arrunt diferenteak izan ziren Clint Eastwood filmeko protagonistaren eta Don Siegelen erantzunak. Eastwood jo eta su aritu zen filma defendatzen; Siegel, ez. Bere biografo Stuart Kaminskyk dioenez, bazekielako zer egin zuen: “Eszena bakoitza mimo handiz eraiki zuen, klase ertainaren fobia ezkutuenak puzteko eta sinbolorik sakratuenekin jostatzeko”.

Baina urteak pasa arren, galderak hor jarraitzen du: nola ulertu behar dugu Harry Callahan? Legearen gainetik bere burua jartzen duen poliziak ondo laburbiltzen ditu Siegelen film askotako gaiak: pasioa vs. kontrola; krimena vs. legea; abenturazalea vs. gizartea; biolentzia vs. lasaitasuna... Eta zaila da dikotomia horien aurrean zuzendariak zein hautu egin zuen esatea. Ez zituelako filmak tesi jakin batean oinarrituta egiten. Zelaierdikerian aritzea izan daiteke, baina esan liteke haren pelikulak, mezu jakin bat transmititu baino, ikuslearen desio erreprimituak islatzea dutela helburu. Siegelen filmografia ia osoa Rorschach-en testaren moduko zerbait da: paperean egindako tintazko orbana jartzen dizu zinegileak aurrean, eta ondo begiratuz gero, ez daukazu marrazki zehatzik zure aurrean. Baina zuri galdetzen dizute zer ikusten duzun. Garrantzitsuena ez baita parean daukazuna, zuk, zure izaeraren, baloreen eta pentsaeraren arabera ematen duzun erantzuna baizik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


Eguneraketa berriak daude