argia.eus
INPRIMATU
Topaguneak 70.000 euro jasoko ditu mintzapraktikarako
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak hitzarmena sinatu dute mintzapraktika programak diruz laguntzeko. 3.405 mintzalagun eta 64 egitasmoren artean 70.000 euro banatuko ditu Jaurlaritzak.