argia.eus
INPRIMATU
Karmele Igartua omenduko dute Hatsaren Poesia Egunean
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko irailaren 15a
Hilaren 18an egingo da Hatsa elkarteak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatutako Poesia Eguna, Senpereko (Lapurdi) Larraldea etxean, Maite ditugun olerkariak, Karmele Igartua bihotzean! lelopean. Pasa den abuztuan hil zen idazle gipuzkoarra  (Aretxabaleta 1959-2010), minbiziaz. Haren poemak irakurriko dituzte Hatsaren Poesia Egunean, mendi ibilaldia eta bazkaria ere izango dituen hitzordu literarioan.