argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko irailaren 15a

Luis de Ocharan (1856-1926) argazkilariaren irudiez osatutako On Kixote erakusketa hilaren 26a arte izango da ikusgai Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseumen. Luis de Ocharanek On Kixote eleberriko eszenak hartu zituen argazkiak egiteko. Bere asmoa horiek bozeto eran etxeko dekorazioan ipintzea zen. Baina ez zuen inoiz amaitzerik lortu. 1905ean plaka batzuk atera zituen, eta orduko aldizkari askotan argitaratu ziren. Egin zituen gainerako lanak 36ko Gerran suntsitu zituzten.