Evaristoren itzal tronpeteroa

  • Txato Plato ::Biba kapitaina

    Babel Musik

    iraupena ::34´09´´

    prezioa ::10€

Markinako lagun batzuk elkartzen hasi, instrumentuak hartu eta gauetan entsegu lokaleko bazterrak nahasten ibilita, parrandarako eta jai-girorako aproposa den Txato Plato taldea sortu zuten. Nahiz eta taldekide gehienak gazteagoak diren, 80ko hamarkadako taldeen arrasto handia daukate; batez ere, La Pollarena (ahotsean nabarmentzen da), baina baita Reincidentes eta Pikutara taldeena ere. Edonola, emaitza ez da punkean gelditzen; izan ere, haizezko instrumentuekin lagunduta, kanta askok ska doinua hartzen dute. Eta piezetako batean Kortatu ere gogora ekarri digute. Taldekideak jende askorekin haserre badaude ere, kritika hori guztia umorez jantzi eta hala botatzen digute. Eta noski, guztiak ez dira etsaiak, beraien lagun kapitaina hortik salbatzen da; horra diskoa eta bideoklipa.

www.myspace.com/txatoplato
Unai 'Maizte'
Euskal Herrian dantza baino gehiago, salto egiten da

Paramos abizena daukazu benetan? Gutxienez Evaristo miretsiko duzu…


Ez dut Paramos abizenik eta ezta Agurainen familiarik ere. Hori bai Evaristo izugarri gustatzen zait. Baita bere taldeak ere: La polla, The Kagas, The Meas, Gatillazo... Jende askok esaten dit antzeko ahotsa dugula. Niri gustatzen zait bere ahotsa eta beraz gustuko dut hori esatea, baina nik horrela abesten dut nire ahotsa horrelakoa delako eta ez imitatzearren, ez baitakit.


Taldea festarik festa ibiltzeko sortu duzue?


Ez genuen horretarako sortu, ez genuen helburu zehatzik. Taldea eratu zen eta gure ezaugarrien arabera moldatzen joan da. Argi dago jai giroan moldatzen garela hobekien. Eta argi daukagu orain txosna eta plazetan gabiltzan moduan, gero BBKtan arituko garela, boda, bataio eta komuniotan.

Akerbeltz lorpen garrantzitsua da Markina herrirako?


Akerbeltz Gaztetxea herriarentzat lorpen handia izan da. Horrek erakutsi du Markinan jende gazteak izan duen indarra. Espazio propioa lortzeko ikaragarri borrokatu behar izan dute, gainerakoei erakutsiz zerbait nahi duenak borrokatuz lor dezakeela.

Nolakoak dira Txato Platoren kontzertuak?


Ez dugu gure taldearen kontzertu seriorik imajinatzen, ez dakit bakarren bat egongo zen. Gure musikak normalean mugimendu minimo bat badakar eta ordua zenbat eta gorago, mugimendua proportzioan igotzen joaten da. Harrera ezberdina da jotzen duzun tokiaren arabera. Gure eskualdean jo ezkero ezagutzen gaituzte, jendeak letrak dakizki eta errazagoa da. Kanpora ateratzean giroa poliki berotzen joaten da eta Evaristo handiaren bertsioak aproposak izaten dira giroa guztiz berotzeko. Jendea alai eta gustura ibiltzea da gure helburua.

Zuekin dantza egiten dute?


Euskal Herrian dantza baino gehiago, salto egiten da. Gurea agro-punk-ska da; ez dago horretarako dantzarik oraindik.

ASTEKARIA
2010ko irailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude