argia.eus
INPRIMATU
AEK diru-laguntza gutxiagorekin
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
AEK-k 2010-2011 ikasturteko matrikulazio kanpaina hasi berri du, jakinda iaz baino diru-laguntza gutxiago emango dizkiola Eusko Jaurlaritzak. Bi albiste txar izatea espero zuen AEK-k, bata, diru-laguntzak murriztea, eta bestea, diruz lagundu ahal izateko gelako ikasle ratioak handitzea. Diru-laguntzak iaztik %1,6 jaitsi dira, baina ratioak ez ditu aldatu Jaurlaritzak. Aurtengo matrikulazio kanpainaren leloa ondokoa da: Euskara? Bai, nahi dut!