Jone Miren Hernandez Hitza, ahotsa eta bertsolaritza; genero ikuspegitik egindako irakurketa proiektuaren arduradunak Bertsolari aldizkarian: "Dokumental batean Joxerra Gartziak esaten zuen bertsolaritza dela gure gizartean gelditzen den erritual bakarra. Horrekin gelditu nintzen. Antropologian askotan planteatu izan da errituala ordenaren adierazpen moduan: errituala = ordena. Eta batzuetan pentsatzen dut emakume bertsolariek kaos pixka bat sortu dutela orden horretan. Segur aski, emakumeak sartu direlako, gizon batzuk lekuz kanpo sentitu dira, edota ez; batzuk beharbada bere buruari plantetazen hasi dira zenbait egoeraren aurrean non kokatzen diren gizon gisa edo pertsona gisa; beste batzuek, agian, eredu hori, maskulinitate hegemonikoak agintzen duena azpimarratzea edo baieztatzea erabaki dute...".