argia.eus
INPRIMATU
Supa ketxua kongresuko batzordeburu
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko irailaren 07a
Iazko apirilean eman genuen orriotan Hilaria Supa Peruko kongresuko diputatuaren berri. Orduko albistearen izenburua hauxe zen: “Hilaria Supak ez luke diputatu izan behar, ez daki idazten”. Kongresuan apunteak hartzen ari zela argazki kamerak “harrapatu” zuen eta gaztelaniaz egindako ortografia akatsak agerian geratu ziren. 20 urtera arte ketxua hiztuna izandakoari egurra eman zioten hainbat egunkaritan, oinarrizko idatzizko gaztelania ez jakiteagatik. Bada, duela gutxi, Hezkuntza, Zientzia, Teknologia, Kultura, Kultur Ondarea, Gaztedia eta Kirolak batzordeko presidente izendatu dute. Noski, izan dira kontra egin dutenak, esanez gai horietan ez dela aditua.

Informazio gehiago duzue Nila Vigilen webgunean: http://nilavigil.wordpress.com