Ospearen kaltea

Haginak agindu, hagindu du gure kontzientzian milaka urtetan. Etxe atarian, erromerien zeruetan, gudatako uztaietan, iturrien itzaletan, hilerrien terralean... herriarentzat nolanahikoak ez ziren toki guztietan, han izango zen garai batean. Quercus robur eta Quercus ilex, haritza eta artearekin batera, Taxus baccata hagina izango da herri eta sendien armarrietan ugarien jasoa dugun zuhaitza. Gipuzkoakoan dagoen hirukotea adibide. Armarriei ematen diegun zaintza bizidunentzat ez dugu eta mirakuluz iraun dute hagin handi batzuek, ale bakan batzuek. Eta hauetako gutxi batzuk monumentu izendatuak ditugu.

Iparraldeko berririk ez dut eta inork balu gustura hartuko genuke, baina Hegoaldean izendatuak ditugun 73 zuhaitz monumentalen artean zortzi hagin baditugu: Otsaportilokoa Urbasan, Auztegikoa Otsagabian, Altxatakoa Etxalarren, Izarrakoa Urkabustaizen, Antoñanakoa Kanpezun, Sagastizabal baserrikoa Aian eta Arimekortako parea Zeanurin.

Bada gure mendietan hauen pareko hagin gehiago, baina zalantza dut haien bizilekuaren berri eman edo ez. Zuhaitz zaharrekin ari diren jende eta elkarte gehienen ustez, monumentutzat jotzen diren zuhaitzen egoerak nabarmen okerrera egiten du izendapen ospetsu horren ondoren. Gezurra dirudi, tratu txarra baino txarragoa ematen diegu ustez apartekoak ditugun bizilagun hauei... Egia esan, emakumea kide hilgarritzat duen gizarte batengandik ezin askoz gehiago espero... Hala ere, badaezpada ere, ekintzaile hauek zuhaitz zaharrak errespetatzeko araudi bat proposatua dute: babesa eraginkorra izan dadin errespetu etikotik abiatu behar da, kontuz zuhaitz hauen kokapen zehatza zabaltzearekin, bisiten kalteak murrizteko baldintza zorrotzak ezarri, talde bisitak urritu, zuhaitz zaharrak izanik ahulak direnez, ez ingurua zanpatu edo zabortu, ez gainera igo ez markatu, zuhaitzotara oinez soilik hurbiltzeko mugak ezarri eta bide berriak kontu handiz eraiki, inguruko edozer gai jasotzea debekatu, ez panelik ez kartelik ez jarri eta amontzarron adina ezagutzeko Pressler daratuluarekin zulatzea galarazi.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude