Infernuko irakaspenak eta adinak emandako esperientzia

  • The Hot Dogs ::Nothing but a bad day

    GP

    iraupena ::39'14''

    prezioa ::10€

Honako hau Urretxuko talde rockeroaren laugarren lana da eta beraien hastapen luzean infernuraino heldu eta bertan ia erre baziren ere, orain dela urte gutxi III izeneko lanarekin bizidunen artera bueltatu ziren. Itzulerakoa lan dotorea eta oso landua bazen ere, ez zen hain bizia; baina oraingoan bai, jakin dute fintasuna eta taldearen berezko energia, biak, uztartzen. Taldearen eskarmentuaren eta gaur egun bizi duen egoeraren ispilu, AC/DC eta Rolling dinosauroen arima bizi-bizirik dago, hainbat kantutan The powerhouse lanaren bat-batekotasuna lortu dute, riff-ak ikaragarriak dira, baina aldi berean AEBetako hegoaldeko rockera eta sonoritate ilunagoetara ere hurbiltzen badakite. Bestalde, ingelesez abestutako istorioak gero eta bereziagoak dira eta zuzenean ez dute lehenagoko sugarra galdu.

www.myspace.com/hotdogsarmy
Agertokira igo aurretik komunera joan beharrean ez bazaude, zerbait ez dabil ondo

You can bet it. Oraindik gauza asko dauzkazue esateko?


Entseatzeko abesti bat, idazteko hitz bat edo kontzertu bat dagoen bitartean jarraituko dugu taldearekin. Guztiok daukagu argi egunen batean hau bukatuko dela, baina ez dugu horretan pentsatu nahi. Egiten duguna gustuko dugu? Bai. Ba beste guztia bigarren mailakoa da.

Scary. The Hot Dogs!-ek dagoeneko badio zerbaiti beldurra?


Beti izaten zaio beldurra zerbaiti, eta zure onena emateko ezinbestekoa dela ere uste dut. Zure sabela ez bada matxinatzen edo agertokira igo aurretik komunera joan beharrean ez bazaude, zerbait ez dabil ondo.


Can’t change mine kantak beste gorputz bat dauka eta beste guztiez aldentzen den sonoritatea du…


Nigandik irten zen, baina Iñigok borobildu zuen. Insomnio gau bateko ideia parrastada da; oso gustuko ditut kanta horren hitzak. Musikari dagokionez, hasieratik tempo egokia harrapatzen ez badiozu magia galtzen du; baina harrapatuz gero nire kuttunenetako bat da.

You can bet it, Can’t change mine, Alive eta Animal thirst kantek aurrera begirako ihesaldia erakusten dute…


Urteen poderioz hitzak beste modu batean ikusten ditut. Gaur egun garrantzi handiagoa ematen diot fonetikari, nahiz eta mezua zaindu.

Etxean grabatu duzue, Urretxuko antzokian…


Bai, oraingoan diskoa grabatzen hasi aurretik kantak maketatu egin genituen. Antzokian lortutako soinuak txundituta utzi gintuen. Oinarri horrekin Madrilera jo genuen Astrayen estudiora, baina konturatu ginen onena zela antzokira itzultzea, eta Astrayen estudio mugikorrarekin bertan berriro grabatu genuen guztia. Oso gustura gaude lortutako emaitzarekin.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude