argia.eus
INPRIMATU
Euskaldunon postmaterialismoaz
  • Patxi Juaristi ::Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila

    Arabako Foru Aldundia

    orrialdeak ::105

    prezioa ::12€

2010ko irailaren 12a
Patxi Juaristi Larrinagak 2009ko Becerro de Bengoa saiakera saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila izeneko saiakerarekin. Egileak sarreran dioenaren arabera, besteak beste honako galderei erantzuna ematen saiatu da saio honetan: nolakoak gara gaur egungo euskaldunok? Zenbat aldatu gara azken urteotan? Zeintzuk dira gure benetako balioak? Hari horietatik tiraka, euskadunon postmaterialismoa zertan den azaltzen saiatu da Juaristi, gure gizarteak hartu dituen norabideei buruzko gogoeta bultzatzeko asmoz. Gainera, gizarte postmaterialista bihurtzeko ereduak eskaini nahi ditu liburuak.