argia.eus
INPRIMATU
Euskal Zinemaren Panoramak zortzi film bilduko ditu
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko irailaren 08a
Donostiako Zinemaldian, Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama atalaren baitan, Euskal Herrian ekoitzi diren zortzi film proiektatuko dituzte. Horietako bost estreinaldiak dira: Debekatuta dago oroitzea; Amerikanuak; La plaza de la música (Musika plaza); Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen eta Ttaup, Ttaup! Arraun kolpeka (argazkian). Urteko ekoizpenak dira beste hiruak: 80 egunean, Mugaldekoak eta Simplemente. Zinemira saileko ekitaldi nagusia irailaren 22an Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Gala da. Alex Angulo aktoreak jasoko du Zinemira Saria aurtengo edizioan.