Erdi Aroko egun sinpatikoak

Jose Luis Padron
Ez dut abuztua batere atsegin. Abuztua oso atsegina egiten zait. Sentsazio hori bikoitza izateko arrazoiak, batzuk behintzat, Anak eman zizkigun “Kontatuko dutena” bere azken artikuluan. Oso umore aldakorrean egoten naiz ni abuztuan. Aspaldiko partez iristen da, eta hilabeterik zoragarrienaren gisa agertzen zaigu: ez daukagu urtean zeharrekoa sufritu beharrik, hilabete puru bakarra ematen du abuztuak, inork ez daki ongi gaur astelehena den edo ostirala, paisaiak gozokiak jartzen ditu kopeta belztuetan, kale-borroka eta su artifizialak senidetu egiten dira Euskal Herriko jaietako ekitaldietan, zure bizilagun itsusia ez da horren itsusia tabernetako kandela-argiek pizten duten iluntasunaren erdian, erakarri ere egiten zaitu, laburbilduz, iraultza kolektiboaren zein pertsonalaren adiskidea da abuztua, telebistak telebistan erakutsitako moduan. Baina luze gabe aspertzen nau udararen parte horrek, nazka-nazka egin arte. Bila eta bila ibilita ere, konturatzen naiz, hilabete puru bakar bat ere ez dagoela gure egutegien artean, irudimen hutsa da. “Apirila hilerik krudelena” dela idatzi zuen T. S. Eliot poeta handiak, bada hilerik tontoena abuztua da.

Ezin dut jasan, eguzkiarekin harreman hotza izan dut beti, nik ez dakit zer egin han-hemenka eskaintzen zaizkigun bidaia-propaganda horiekin, ez dakidalako nora joan, urteko beste edozein hilabetean bezala eztabaida sutsuak izaten ditugu eguraldiaren edertasunaz edo zatartasunaz, agudo askatu bagintuzte bezala jendea txotxolotu egiten gara zuhurtzia-arau guztiak ahaztuz, gainera garai hauetan ez dut inoiz ulertzen zein diren zinetan ospatzekoak eta zein diren arbuiatzekoak, zeren munduko gobernuentzat, Euskadi eta Espainiaren arteko zerumuga klasikoarentzat, lotura handiko familientzat edota gure osasun koipetsuarentzat alde guztietatik beldurgarri izan eta arrisku handia zuenak guztiz kontrako sinpatikoa aurkitzen du abuztua hasi eta egun batzuetara: gezur eta egia sinpatikoak, errepideetan sinpatiko zauritutakoak, herri bateko igerilekuan ito zen zazpi urteko mutil sinpatiko bat, belarra, animaliak eta gizakiak, denak super sinpatikoak, telebistak telebistan erakutsitako moduan. Eta Erdi Aroko Azokak! Txoko guztiak terrazaz eta Erdi Aroko azokaz bete dira. Erdi Aroko koloreak, usainak, zaporeak, gatazkak, Feudalismoa eta basailutza, Erdi Aroko kanpamendu batean bizi baldintzak, kultura eta pentsamendua Elizari lotuta, gurutzadak, Erdi Aroko arku jaurtiketa, ezpata borroka, soinuak, kondairak eta sentsazioak, Izurri Beltzak, krisialdi ekonomikoak, Ehun Urteko Gerrak, eta, azkenik, guzti horren inguruan giroa pizteko ez dira falta Erdi Aroko musikariak, malabaristak eta erakustaldiak.

Hori da hori Erdi Arora itzultzeko mania sartu zaiguna! Ez dakit zerk pizten digun Erdi Aroa gaur egungo kaleetan ikusteko halako gogoa: baziren arabiar, judu eta kristau aberatsak eta baita pobre-pobreak ere. Aberatsek hobeki jaten zuten, urte osoan, eta ez zuten pobreena bezalako bizimodua egiten, ez neguan, ezta udaran ere. Ez al da berdin gertatzen orain? Hainbeste aldatu dira egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak? Ana, kanpotarrek kontatu beharko lukete XXI. mendeari eta etorkizunari antz eman ezinik ibili naizela abuztu osoan zehar, Erdi Aroko erara janzteko behar adina ausardia bildurik, irritsu, eguzkiaren azokan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erdi Aroa
Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Eguneraketa berriak daude