argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 07a

ZuZeu.com-en Tolosako Euskararen Semaforotik hartua: “Etorkizunera begira jarri aurretik, begira diezaiogun egungo egoerari. Realak Bai Euskarari Ziurtagiria du, ‘Bidean’ mailan. Zer gertatzen da, euskaraz mailaz igotzeko diru laguntza behar duela? Beste enpresa batzuek beren poltsikotik ordaintzen dute euskararen alde hartzen dituzten neurriak. Realak ezin du hori egin? (...) Realeko jokalariek ez dute euskara planik behar izan, igoerako ospakizunetan euskara sano-sano erabiltzeko, eta, horregatik, zoriondu egin dituzte, gainera. Zoriondu egin behar dira euskaldunak jendaurrean euskaraz egiteagatik?".

 

martinrezola erabiltzaileak Tirakan esandakoak: "Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko lege-dekretuak eta bainurako txanoak berdinak dira. Bazoaz San Andreseko igerilekura eta irakurtzen duzu: ‘Txanoa erabiltzea derrigorrezkoa da’. Eta denak txintxo-txintxo burua estalita. Bazoaz Mendizorrotzako igerilekura eta irakurtzen duzu: ‘Txanoa erabiltzea gomendatzen da’, eta den-denak txanorik gabe".