argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko irailaren 08a

Javier Barandiaran antzerkilariak artikulua plazaratu du Gara egunkarian (*): "Jai herrikoietan espazio publikoak bere esanahia berreskuratzen du, ‘giza-interakzioaren agertokia’ eta, Habermasen definizioan, 'komunikazio eta iritzi publiko kritikoaren adierazpenaren eremua'. Nolanahi ere, hau izenpetzen dugunok, urtero-urtero, euren espazioa aldarrikatzen duten herritarren eta egunez egun paternalistagoa eta kritikarekiko ‘errefraktarioagoa’ den boterearen arteko auziaren lekuko gara. Tamalez, jai herrikoien kontrako jarrera nagusitzen ari da leku askotan: Bilbo, Iruñea, Donostiako Egiako jaiak...".

(*) Javier Barandiaranekin batera, beste hainbat lagunek sinatu dute artikulua, bederatzi antzerki konpainiaren babesarekin.