argia.eus
INPRIMATU
Serengetiko migrazioa arriskuan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko irailaren 01
SRT84
Urtero ehunka mila gnouk, zebrak eta gazelak Tanzaniako Serengeti parketik Kenyako Masai Mara-ra migratzen dute. Migrazio hori ikusteko milaka turista hurbiltzen dira ingurura, eta horrek eragin handia izaten du bertako ekonomian.

Berriki, Tanzaniako lehendakari Jakaya Kikwete-k ipar-ekialdean dagoen Arusha hiria eta Victoria lakuaren ertzeko Mudoma hiria autobide batez elkartu nahi dituela adierazi du. 480 kilometroko autobideak ez luke aparteko aipamenik mereziko, bere baitan arestian aipatu migrazio-bidearen zati bat hartuko ez balu; 50 kilometro inguru hartuko dizkio autobideak migrazio-bideari, eta horrek hautsak harrotu ditu kontserbazionistengan eta turismo-etxeetan.

1.300.000 animaliak egiten dute migrazio erraldoia, eta uste da autobidea eginez gero 200.000 ingurura murriztuko litzatekeela kopuru hori; turismoa ere antzeko proportzioan jaitsiko litzateke.

Zer egin? Tanzaniako lehendakariari otu zaiona zera da: migrazio bideak hartzen dituen autobidearen 50 kilometroak asfaltatu gabe uztea. Eztabaida zabalik dago!