argia.eus
INPRIMATU
Partxe bidezko txertoak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko irailaren 01
www.gatech.edu
AEBetako Emory Unibertsitateko eta Georgiako Institutu Teknologikoko ikerlari talde bat txertoak jartzeko sistema berriak probatzen ari da, eta badirudi emaitza onak lortu dituela. Hain zuzen ere, azalean disolbatzen diren mikro-orratzez osaturiko partxeak probatu dituzte arrakastaz. Partxeek 100 orratz dituzte, bakoitza 650 mikrometrokoa (mikrometroa metroaren milioirena da). Orratzak disolbatu egiten dira azalean eta horrela gorputzera igarotzen da txertoa.

Era horretan jarritako txertoak ez du espezialistarik behar, edonor izan daiteke txerto-jartzailea. Beraz, pandemia kasuetan abantaila nabarmenak izan ditzake orratz hipodermikoz emandako txertoekin alderatuta. Baina abantaila terapeutikoak ere baditu, gorputzean geratzen den memoriak askoz gehiago irauten baitu txerto tradizionalekin baino