Hagintea

Hagina ('Taxus Bacata')
Hagina ('Taxus Bacata') Matthieu sontag, CC-BY-SA, wikimedia commons
Abuztu amaierako bero saldak soildu ederra eman dio lantokiko atarian gaituen intxaurrondoari. Ihartzearen bihurrituaren bihurrituaz orbeldutako hostoak hego haizearen dantzari politak dira belar gainean. Eta imajinak poesia dakar burura, P.D. Jamesen Death in Holy Orders nobela ederreko puska poetikoa; neure gutxi gorabeherako lasaian honela dio: “Etxarte erdian, indi gaztaina zaharkitu batek udazkeneko hondamenaren hasiera erakusten zuen. Zarakar itxurako azal puskak galtzen zituen enbor bihurriaren oinean, udaberriko puntta berrienak bezain hosto samurrak eta berdeak zituzten sortu zaharrak ez ziren altsumek. Gorago, adartzarrak hori eta marroiz jantziak, eta hosto iharrak, hatz momifikatuen gisara, ximel eta hauskor ageri ziren kaoba-kolore distiratsuzko gaztaina artean”.  

Hosto iharrak tankeratsukoak, baina egurrean indi gaztainak (Aesculus hippocastanum) eta intxaurrak (Juglans regia) badute aldea, alde nabarmena. Hark egur biguna, samurra, makala du, honek aldiz, gogorra, iraunkorra, trinkoa.

Intxaur zura beltz ordaintzen da, eta beltza bada gehiago, beltzago. Beltza baino beltzagorik ba ote da, bada? Bai alazankua! Gorria da beltza baino beltzagoa, haginaren egur gorria.

Hagina, Taxus baccata, intxaurra baino milaka urte lehenagotik gurtu dugu, eta lizarra eta artearekin batera gure atarietako zuhaitz magikoa izan da. Milaka urte bizi ohi da eta aldamenean duen etxeko odolaren historia aberatsa eta etorkizun oparoa adierazten du. Intxaurra geurera ekarri zuten erromatarrek, diruak dena erosten duela erakutsi ziguten. Eta beltz edo gorri eskatuagatik, ordaindu eta desagertuak dira gure haginaga onenak, baita atari-aurretako bakanak ere. Gure historia eta etorkizuna salduak. XVI-XVIII. mendeetan Ingalaterrara burdina saltzez gero, hagin enborrez lagunduta joan behar zuen, armadak behar zituen arkuak egin ahal izateko. Diruak akabatu zuen garestiena. Eta geuk galdu agintea. Hala hagintea idatzi beharko genuke? Agintea hagin sakratutik datorrela idi-parea jokatuko nuke!

ASTEKARIA
2010ko irailaren 05a
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude