argia.eus
INPRIMATU
Darwinen etxean zotza burruntzi
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko abuztuaren 31
Darwin
www.wikimedia.org
Arazo genetikoengatik hil ziren Charles Darwinen hiru seme-alaba, Santiagoko eta Ohioko unibertsitateetako hiru ikerlarik argitaratu berri duten azterketak dioenez. Paradoxikoki, zientzialariak aztertutako odolkidetasun legeek bere sendian eragina izan zuten. Darwin bere lehengusin Emma Wedgoodekin ezkondu zen, eta hamar seme-alabetatik hiru oso gazte galdu zituen. Oinordekoen osasun ahula arrazoi genetikoen ondorioa zela susmatu arren, ez zuen frogatu ahal izan. Orain, Bioscience aldizkarian argitaratutako ikerlanak arrazoi zuela dio.