argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Aldundia Bastida eraikina babestearen kontra
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko irailaren 01a
Eusko Jaurlaritzak Sukarrietako Bastida eraikina babesteko prozesua abian jarri du eta lehia sortu da erakunde autonomikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean. Eremu horretan kokatzen zen Aldundiak egin gura duen Guggenheim berriaren proiektua, eta ondorioz, Bizkaiko Diputazioak alegazioak aurkeztu dizkio zonaldea babesteko prozesuari. Jaurlaritzak sustatutako babes-prozedura bururaino eramanez gero, Bastida eraikina Euskal Kultur Ondarearen zerrendan sartuko litzateke, eta beraz, Aldundiak ezingo luke Guggenheim berria eraiki.