Argizarizko paparazzia

Luis XVI.aren sendiarena
Luis XVI.aren sendiarena; Frantziako errege-erreginei, gillotinatik pasa ondoren ere, argizarizko irudiak egin zizkieten.www.webhots.com
Estrasburgo, 1761eko abenduaren 1a. Anne Marie Grosholtz, gero Marie Tussaud izenez ezaguna izango zena, jaio zen. Aita bi hilabete lehenago hila zen, Zazpi Urteko Gerran, eta ama Bernara joan zen bizitzera alabarekin batera. Oso gazte hasi zen Philippe Curtiusen etxean lanean. Curtius medikua zen eta anatomia irakasteko argizarizko irudiak egiten zituen. Gero argizarizko erretratuak ere egiten hasi zen.

1765ean medikua Parisera joan zen eta argizarizko figuren erakusketa prestatzen hasi zen. Urte hartan bertan Louis XVI.aren amorante Madame du Barryren erretratua egin zuen, gaur egun oraindik erabiltzen den molderik zaharrena. 1767an Grosholtz eta ama ere Parisera joan ziren Curtiusen babesean. Lehen erakusketa 1770ean zabaldu zuen hark, eta arrakasta handia izan zuen.
Grosholtz argizaria modelatzen trebatu zuen Curtiusek. Talentua lagun, haren laguntzaile izan zen eta 1778an argizarizko bere lehen figura osatu zuen, Jean-Jacques Rousseaurena. 1780tik aurrera Louis XVI.aren arrebaren arte irakaslea izan zen eta berehala Versaillesen bizitzeko gonbitea egin zioten. 1789an Frantziako Iraultza piztu zenean, Grosholtz errege jauregian bizi zen.

Frantziar monarkiarekin zeukan lotura zela eta, Izualdian atxilotu zuten. Lepoa gillotinatik oso gertu izan zuen (buruko ilea ere kendua zioten). Baina argizariarekin zuen trebeziak bizia salbatu zion; gillotinaren biktimen maskarak egiteko agindu zioten. Hala, Louis XVI.aren, Marie Antoinetteren, Maraten eta Robespierren hil ondorengo argizarizko erretratuak egitera behartu zuten.
Curtius hil zenean, 1794an, bilduma Grosholtzeri utzi zion. Ezagun bihurtuko zen abizena, aldiz, urtebete geroago eskuratu zuen, François Tussaudekin ezkondu zenean. 1802an Londresera egin zuen bidaia eta, Napoleonen gerrak medio, ezin izan zuen Frantziara itzuli. Urtetan bere bilduma Britainiar Uharteetan erakutsi ondoren, 1935ean Londreseko Baker Streeten erakusketa iraunkorra jarri zuen.

Madame Tussaud 1850eko apirilean hil zen, 88 urte zituela. Haren izena daukan museoa Londresko gune turistiko nagusietakoa da gaur egun eta adarrak ditu munduko hiri askotan.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude