argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko irailaren 01a

Borja Cobeaga zinema-zuzendariak Noticias de Gipuzkoa egunkariari esanak: "Badago lotsa moduko bat komedia egiterakoan, izan ere, drama egin eta jendeak ez badu gustuko, berdin da, baina komedia egin eta ez badute barrerik egiten patetikoa da. Umorearen galera nabarmena dago gaur egungo zineman. Lehen, pelikula guztietan, baita pelikularik serioenetan ere, umore apur bat zegoen; orain, ordea, ez. Umorezko zerbait egitea badirudi ez dela hain garrantzitsua eta hain serioa".