Ostia txarreko hard-rockaren loraldi berria

  • Cool Circus ::More circus than ever

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::46´12´´

    prezioa ::10€

Cool Circus
Cool CircusCool Circus
Arrasatearrak lozorrotik irten eta bigarren lana kaleratu dute, honako hau iraupen luzekoa. Aurretik hamar hatz-beteko biniloa kaleratu zuten eta gerora Ekonen agurreko bira zela-eta, geldirik izan dute proiektua. Orain indarberrituta datoz eta aurreko lanean erakutsi ziguten high-energy eskandinaviarrari lagun berria gehitu diote: Guns N´Roses-en sleazy jarrera erakutsi nahi duten hard-rock kantu itsaskorragoak eta 1970eko hamarkadako dinosauroen distira eta gitarra landuak. Halakoetan tempoa bestelakoa bada ere, badira punk-rockaren bat-batekotasuna duten piezak ere. Eta, gainera, biniloko kantak gehitu dituzte. Badirudi punka eta hard-rocka batzearen formulak loratze berria duela. Eta, oso egun gutxitan grabatu badute ere, Jean Phocasen eskua eta etxeko lanak eginda eramatea antzematen dira.

www.myspace.com/coolcircus
"Musikak frustrazio handiak ematen ditu, baina intentsitate handiz bizitzen dugu"

Rockak eta zirkoak gero eta antzekotasun handiagoa dute? Zertan?


Bai. Euskal Herrian rock talde bat aurrera ateratzea zirkoaren antzekoa da. Berez 1970eko hamarkadan bazirudien musikariak izarrak zirela, baina hastapenetara itzuli gara berriro: herriz herri ibiltzen ziren musikarietara, hain zuzen ere, aurrerantz ihesean. Gu ere horrela gabiltza.


Jean Phocasekin errepikatu duzue. Zer da berarengandik gehien gustatzen zaizuena?


Honako hau ere grabazio frenetiko samarra izan da, lau egunetan guztia egin dugulako. Lehenengo aldiz Elkarrera joaterakoan zalantzak izan genituen, baina oso gustura gelditu ginen eta errepikatu dugu. Phocasek esperientzia handia dauka, asko mimatzen ditu kantak eta, gainera, arriskatu egiten du. Profesionala da eta gainera oso tipo jatorra.

Punk-rocka guztia alboratu gabe, gero eta gehiago lantzen duzue hard-rocka. Asmo betea zen?


Bai, aurretik pentsatua genuen. Txarlik ahots erregistro asko ditu eta pena ematen zigun berriro punk-rock kantuak egitea; pauso bat harago eman nahi genuen. Hala ere, biak batzea gustatzen zaigu: punk-rockaren bat-batekotasuna eta hard-rockak daukan ukitu bluesero, zikin eta probokatzailea. Bide horretan gabiltza.


Taldekide gehienek urte asko daramazue musika taldeekin gora eta behera. Zer ematen dizue rockak?


Poztasunak ematen ditu, baina baita frustrazioak ere. Lan handia dauka, ez duzu inoiz dirurik ikusten, baina intentsitate handiz bizi duzun zaletasuna da: kontzertuak ematea, aurreko uneak, ostekoak… oso bereziak dira. Dagoeneko odolean daramagu eta ez dakigu beste ezer egiten.


Heavytik zatoz eta hainbeste urte metala egiten ibili ostean, eroso zaude hard-rockean?


Oso heavy-thrash zalea izan naiz beti, baina gehiago disfrutatzen dut hard-rockarekin. Metala teknikoagoa da eta hard-rockak feeling handiagoa dauka.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude