Ezer ez asmatzekotan, melodia borobilak dituztenekin hunkitu

  • The Killministers::Under the underground

    autoekoizpena

    iraupena ::37´09´´

    prezioa ::10€

Bakio ingurukoa da speed-aren errege Lemmyren arrasto faltsua uzten duen taldea, harekin zerikusirik ez duena. Lan berria beraien kabuz kaleratu dute eta  ondo finduta dator gainera. Hain zuzen ere, kantuentzat norabide zehatzagoa finkatu dute oraingoan eta asmatu dutela esango nuke: ingelesez abestutako piezatan power-pop dotoreena (gitarrak eta melodía borobilak osagai nagusi), Bostongo rock gitarreroa, 60ko hamarkadako garage urtetsua, garage ilunagoa edota AC-DCren hastapenetako usaina duten piezak erditu dituzte batez ere; baita Texasko balada izan daitekeen kantaren bat ere. Ohiko punk-rock eresiei bizkarra eman diete, eta hammond-ari eskerrak, kanta sinesgarriak idatzi eta interpretatu dituzte. Undergroundaren azpiko sotoan bizi izateak ematen duen axolagabekeriak lagunduta, hazi egin dira.

www.myspace.com/thekillministers
Etor Duandikoetxea
Ez dugu sonoritate berezirik bilatu katxarro 'vintage'-kin, gurea naturala da

Under the underground. Infernua baino azpiago zaudete? Undergroundean ere ez dago guztientzat lekurik?


Bai, hala da. Undergroundean ere bere estratifikazioa badago eta gure lekua elikadura katearen oinarrian dagoela konturatu ginen kontzertu oso intimo batzuetan eta komunikabideek egiten diguten arreta kontuan hartuta.

Teklatu eta hammondak gero eta protagonismo handiagoa dute zuen kantetan. Abestietako hutsuneak estaltzen dituzte?


Bai. Gitarra bakarra izanda, teklatuek asko laguntzen dute eta baita pantailak egiteko, koroen antzeko efektua lortzeko. Orain gutxi Aterkings-eko Alberto gehitu zaigu taldera gitarra jotzen eta hori igarriko da.


Oraingoan autoekoizpenaren alde egin duzue.


Gu bezalako talde minoritarioei diskoetxeek tratu eskasa eskaintzen digute eta konturatu gara diskoa ateratzeko eta kopia batzuk saltzeko ez dugula beraien beharrik.

Disko honetan aspaldiko taldeen sonoritatea eta nostalgia antzematen da. Nahita egin duzue?


Ez dakit. Beharbada izango da aspaldiko taldeak nahiago ditugulako eta gure jotzeko erak gure gustuak definitzen dituelako. Hala ere, ez dugu inoiz sonoritate berezirik bilatu katxarro vintagekin edo gauza arraroekin. Alde horretatik gure soinua oso naturala da.

Gero eta urrunago dago taldearen izena jartzeko inspiratu zintuzten Lemmy…


Bai, betidanik egon gara berarengandik urrun. Izena anekdotikoa da, baina oraindik etortzen zaigu kontzertuetara jendea Motörheaden kamisetak jantzita eta beraien omenezko talde bat garen esperantzaz, kar, kar, kar.


Bonba nuklearra botako balute, power-popa eta 60ko hamarkadako garagea salbatuko zenituzkete?


60ko hamarkadako asko; eta glam, punk, new wave, hard-rock, grunge eta australiar rockean salbatzeko modukoak daude. Baina biziki maite dugu power-popa: Rasperries, Cheap Trick, Romantics, The Knack, Hoodo Gurus…

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude