Nazioarteko folklorea gurean zabaldu duen jaialdi aitzindaria

  • Aurten 30 urte dira Portugaleteko Nazio Arteko Folklore Jaialdiak bideari ekin ziola... bigarren aldiz. Elai Elai dantza taldeak 70eko hamarkadaren hasieran egin zuen apustua, beste herrialde batzuetan arrakasta zeukan formula gurera ekarri nahian, eta ondo atera zaio.
Folklorea
Elai Alaik utzia
Aldizkari hau kaleratzeko unean egiten ari den Portugaleteko Nazio Arteko Folklore Jaialdiaren edizioa 36.a da, baina kenketa sinple batek ez dizu balioko kontuak egiteko. 1972an antolatu zen estreinakoz jaialdia, baina hiru urteko etena eduki zuen Franco hil osteko urteetan. 1980an itzuli zen, gaur arte.

Elai Alaikoek nazioarteko jaialdia antolatzeko ideia eduki zutenean, nahiko gaztea zen taldea. 1962an sortu zen, besteak beste Jose Ignacio Beitia sestaotarraren eskutik. Bera da gaur egun Portugaleteko Jaialdiaren zuzendaria, eta berak lagundu digu historian barnako ibilalditxo hau egiten lehen urratsetatik: “1971n Perpinyà ingurura gonbidatu gintuzten; atzerrira gindoazen lehen aldia zen, ikusi genuen zer nolako jaialdi eredua zeukaten eta ideia inportatzea erabaki genuen”.

Clermont-Ferrandeko (Okzitania) jaialdi antolatzaileen elkarte batekin harremanean jarri ziren, eta azkar lortu zuten emaitza: hurrengo urtean, 1972an, lehenbiziko jaialdia egin zuten Portugaleten. Hastapenei dagokien apaltasunez, talde bi besterik ez zituzten ekarri, Irlandatik eta Frantziatik. Aurtengo edizioak, Elai Alaiz gain, sei partaide ditu, Europa, Asia eta Amerikakoak.

“Gutxirekin hasi ginen, baina guretzat bazen asko, taldeetako kideak non sartu ere ez geneukan”, gogoratzen du Beitiak. Bizkaiko Zubitik oso hurbil dagoen hotela itxita zegoen garai hartan. Elai Alaikoak bertara sartu, hautsa kendu, era guztietako animaliak uxatu, zaborra atera, eta logela-lege batzuk atondu zituzten, espainiar ejertzitoak bidalitako oheekin. Orduko alkatearen bitartekaritzari esker lortu zuten ezusteko opari hura. Dantzaldietarako Areiltza Doktorearen Parkea aukeratu zuten.

Euri asko bota du lehen saio hartatik, eta Bizkaian beste leku batzuetan baino gehitxoago. Hori izan zen emanaldietarako beste leku bat aukeratu izanaren arrazoia. Baina horretarako 1980ra arte itxaron behar izan zuten. Ordurako, eraikita zegoen Zubialde kiroldegia, eta hura izan da Jaialdiaren eszenatokia orain dela oso gutxi arte. Azken urte bietan, jatorrira itzuli dira, kalera. Klima aldaketa, nonbait.

Beste hobekuntza bat ekarri zuen 1980. urteak: Asti Leku ikastola berria. Hark ordezkatu zuen hotel zaharra, gaurdaino; urtero, ikasturtea amaitzen denean, Elai Alaiko kideek ikasgelak hustu eta logela bihurtzen dituzte. Baina 1980, batez ere, itzuleraren urtea izan zen, aurreko hiru urteetan ez zuten-eta jaialdirik antolatu. Espainiako Trantsizio esaten zaion hartan kaleko giroa konplikatua zen, “eta ez geneukan dirua ari ginen arriskatzen”.

Ez zeukatenez, bilatu egin behar. Horretarako, ia jaialdiaren jaiotzatik gaur arte dirauen formula ipini zuten martxan: aurrekontuaren zati bat –heren bat inguru– laguntza publikoekin osatzen da. Gainerakoa jaialdia “esportatuz” lortzen dute: urtero, Bizkaiko udal askotxok, eta baita Arabako eta Gipuzkoako batzuek ere jaialdiko taldeak kontratatzen dituzte euren herrietan dantza egin dezaten. Elai Alairen webgunean daukazu aurtengo programa, eta uztailaren 31ra arte garaiz astia baduzu. n

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 25a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude