argia.eus
INPRIMATU
Pellot askatzailea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko uztailaren 20a
Euskaltegian zabaldu da, EGA gainditu ez zuen ikasle bat ikaskideak hiltzen hasi dela, halakoa da bere amorrua eta atsekabea. Botila barruko mezuaren bidez, ikasle horrek adierazi du bera ez dabilela ikasleak hiltzen, baizik eta animatzen. Pellot da bera eta ikasleak euskara ikastearen betebeharretik askatu nahi ditu. Bilboko Zenbat Gara elkarteak zintzilikatu du bideoa, euskara ikasleek egindakoa. Interneten, tankera horretako gero eta bideo gehiago ageri dira, umorea nagusi dela.