Marketina oso krudela da

  • Lotu arnesa, eta...
Josune Bereziartu
Josune BereziartuDani Blanco

Eskalatzea beti gorago joatea da?


Niretzat kontua ez da zer egiten duzun, nola egiten duzun baizik. Horma bakoitzaren aurretik lan, esfortzu, eta ibilbide bat dago, eta horrek erakartzen nau, horrek motibatu.

Oso polita... mundu guztia azken emaitzarekin geratuko ez balitz.


Jendeak titularra irakurtzen du, ez artikulua, emaitza ahaleginaren isla dela sinesteraino. Baina horma txiripaz igo baduzu, zer? Eta zorte txarraren erruz egin baduzu kale?


Esadazu sistemak egiten duela kale eskalada lehiaren espektrotik agertuz.


Natura eta norbere buruarekiko lehia ez dira txarrak. Zergatik uste duzu idatzizko araurik eta arbitrorik gabe moldatu garela hainbeste urtean? Hori posible egin duten baloreak distortsionatzen dituenak soilik ikusiko du eskalada lehiaren espektrotik.


Nahi duzuna, baina zu badaezpada kirol eskaladatik alpinismora pasa zara!


Sortzailea izan nahi dut, etengabe ate berriak ireki, eta kirol eskaladan zabaldu nitzakeen ate guztiak irekita neuzkan. Errepikatzeak deseroso sentiarazten nau, eta aurrera egiteko mundu berri eta ezezaguna behar nuen aurrean.


Eskalatzailea ez, zu filosofoa zara!


Mendia bizimodu bezala ulertu dut beti, ez lehia gisa. Bidaiatu, mila izarreko hotelean lo egin, mundua konpondu... Ni hasi nintzenean ez zegoen rokodromorik, eta eskalatzera joateak guretzat suposatzen zuenak diskurtso bat sortu eta sentiarazi zigun. 


Mendizaletasuna tabernara joateko Ternua galtzak eta Salomon botak janztea baino gehiago da, ala?


Euskaldunak janzkeraz haragoko mendizaleak gara. Mendizaleak ez gara Pirinio edo Alpeetara goazenak soilik. Zer uste duzu direla Adarra, Txindoki, Anboto edo Larrunera doazenak? Eta perretxikuzaleak? 


Perretxikuzaleari bai, baina alpinistari zer axola dio aurrena edo bigarrena izateak?!


Marketina oso krudela da. Marketinaren ikuspegitik, aurrena izateak ematen dizuna kentzen dizu bigarrena izateak.


Jakina, jan nahi duen eskalatzaileak komertzialak baino gehiago jakin behar du marketinaz.


Beti mantendu dut askatasuna. Egin dudana egin nahi nuelako egin dut, ez esponsor batek agindu didalako. Ez diet inoiz markarik hitzeman, bidean aurrera egiteko modu jakin bat baizik. Hori onartzen ez duena haizea hartzera bidaltzeko ez daukat arazorik.

Alpinismoaren matraka ere saldu diezu ala Josune zarelako babesten zaituzte?


Alpinismoa baino askoz errazago saltzen da kirol eskalada. Zergatik? Kirol eskaladan edo  himalayismoan titular motz bat ematea oso erraza delako, baina alpinismoan zer zentzu dauka aurrena izateak? Zorionez, nire kasuan, nire ibilbidea nire nortasunaren isla da.

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude