“Euskerazaintza” zenbaki berria

  • Batzuen artean ::Euskerazaintza

    Euskerazaintza

    orrialdeak ::100


2010ko uztailaren 25an
Euskerazaintza aldizkariak zenbaki berria atera du 2010. urtearekin. 1978an sortu zen Euskerazaintza elkartea, euskara batua onartu ez zuen pertsona talde baten ekimenez eta maiztasun aldakorrarekin –azkenaldian urtean bi zenbaki– elkartearen izen bera daukan argitalpena plazaratzen dute. Azkeneko aldizkari honetan, Bizkaiko Jauntza hartu dute hizpide. Hiru ataletan zatitutako artikulu luzeak hartzen ditu aldizkariko 100 orrialdeak, errepaso historiko sakona egiten du eta, besteak beste azaltzen du noiz, zelan eta zergatik sartu zen gaztelania Bizkaiko Batzar Nagusietan, baita zergatik sortu zen “pase forala” ere.

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 25a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude